Sbah aljeir
Buenos días:
Egunon,
"Vacaciones en Paz-Oporrak Bakean 2019" posible egin duzuenoi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Zuen laguntzari esker haien kausaren enbaxadore diren 100 bat saharar txikik hainbeste behar dituzten elikadura osasuntsua eta azterketa medikuak izateko aukera izan dute, hala nola uda tenperatura epel batean pasatzeko aukera (kanpalekuetan 60 gradutara iristen dira garai horretan).
Gainera haientzat ezezagunak diren itsasoa, mendiak, ibaiak... bezalako errealitate naturalak ezagutu dituzte eta baita beste oinarrizko errealitate batzuk ere: txorrotako ura, igerilekuak... Baina gehienbat familia nafar eta saharar-en arteko harremanak posible egin dituzue.
Espero dezagun egunen batean programa hau beharrezkoa ez izatea. Espero dezagun egunen batean saharar guztiak haien herrialde librean topatzea, inolako harresirik gabe, inolako marokoar okupaziorik gabe...
Haien lurraldearen eta baliabideen jabe izatea nahi dugu. INCHALLAH
Ordurarte saharar herriarekin batera borrokan jarraituko dugu zuen laguntzarekin. HIlabetero euro bakar bat emateko prest dagoen inor ezagutzen duzue? Beste mesedetxo bat eskatuko dizuegu zuen baimenarekin: talde hau zabaltzea
Mila esker
Este foro sólo es para los Teamers y Teaming Managers del Grupo.
Para poder comentar: