Hemendik_Harantz

Teamers: 5

Recaudación: 1 €

Actualización de cómo va la causa
Hemendik Harantz HH
Hemendik Harantz HH, Teaming Manager, el 03/06/2022  a las 16:44h

HEMENDIK HARANTZ
2015ean, Arabako Errioxako herri desberdinetako pertsona talde bat elkartu ginen erakunde bat sortzeko, Egeoko Greziako uharteetara maiztasun handiarekin iristen ari ziren pertsona errefuxiatuei laguntzeko. Horren ondorioz, 2017.urtean, Hemendik Harantz egitasmoa hasten da Kios Uhartean.
Momentu hartan, proiektuaren helburu nagusia Arabako Errioxan biltegi bat sortzea eta mantentzea zen, era honetan hainbat kolektiboren laguntza zentralizatzeko Europako* eta Siriako hainbat tokitako errefuxiatu-eremuetara bidaltzeko.
Guzti hau, era autogestionatu batean lortu zen:
• 100tik gorako bidalketak egin eta Europako leku ezberdinetara bidaiatu.
• Bolondresen bidaiak antolatu pertsona errefuxatuen kanpamendu desberdinetan lanean aritzeko.
• Arropa, janari, objektu, beharrezko materialen bilketa egin, guk bildutakoaren eta beste erakundeek zuten materialen bilketa egiteko.
• Grezian lanean zeuden elkarte desberdinen gastuak ordaindu.
• Migratzaileen egoeraren eta beharren berri ematea hitzaldietan, ekitaldietan, kooperazio-lanetan eskola zein ikastolekin.
* Caléis, Zierbena, Irun, Sid, Atenas, Quios, Samos, Lesbos, Siria
** SMH, No Name Kitchen, FEOX, Zigoititik Mundura, Zierbena, Ongi Etorri Errefuxiatuak, HelpNa, Baobab Experience, Zaporeak, CEAR etab.

COVID-19ak sortutako krisialdiaren ostean eta diru jatorririk izan gabe, bidalketak egiten jarraitu dugu. Hau da, ahal genuen guztia egiten gure lana egiten jarraitu ahal izateko.
Pandemiak beste erakunde batzuek ere norabidea aldatzea ekarri zuen, eta askok bidalketak eta arropa-bilketak egitea erabaki zuten, premia hori beteta geratuz.
Pandemiaz gain, Greziako aldaketa politikoak hainbat erakunderen lanerako benetako kartzela eta leku zail bihurtu ditu pertsona errefuxatuen esparruak.
Egoera aztertu eta laguntzen jarraitzeko moduari buruz hausnartu ondoren, ondorioztatu genuen gure jardun-eremua Euskal Herrian eta Europako hainbat lekutan* izango zela. Horregatik, erabaki dugu Grezian lan egiten duten erakundeentzako pisuak alokatzea. Hau dela eta, zure laguntza ekonomikoa eskatzera gatoz.
Europak eta bere baliabideek hainbeste ezagutzen ez duten eta hainbeste jende sufritzen duen drama handi honetan laguntzeko eskatzen dizugu.
Zure ekarpenarekin, laguntzaileek atseden hartu, materiala gorde eta lan egin dezaketen etxebizitza bat finantzatzen lagunduko duzu, gobernuaren eta Greziako talde faxisten jazarpenik gabe.
Argi dugu, Hemendik Harantz bezalako erakundeak beti dira beste erakunde batzuen engranajea, une txarretan bultzada, unean uneko beharretara egokitzen den laguntza, gobernu-erakunde handiek sartu nahi ez duten lekuetara iristen direnak.
Honek guztiak, eskatzen du beti prest egotea, koltxoi ekonomikoa izatea, jendea prest izatea eta Europa faxista isilean hiltzen ari den pertsonei laguntzen jarraitzeko gogoa edukitzea.
Eskerrik asko!

Este foro sólo es para los Teamers y Teaming Managers del Grupo.
Para poder comentar: